3 Kriseiluak hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu;
4 zentzudunek, ordea, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan.
5 Senarrak luzatzen zuenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen.
6 «Gauerdian oihu bat izan zen: “Hemen da senarra! Irten bidera!”
7 Jaiki ziren denak eta beren kriseiluak prestatu zituzten.
8 Orduan, zentzugabeek zentzudunei esan zieten: “Emaguzue olio pixka bat, kriseiluak itzaltzera doazkigu eta”.
9 Zentzudunek erantzun zieten: “Ea ez dugun nahikoa denontzat; hobe duzue badaezpada dendara joan eta erosi”.