37 Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman?
38 Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi?
39 Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?”
40 Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.
41 «Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara.
42 Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez;
43 arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta kartzelan, eta ez zineten ikustera etorri”.