1 Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien:
2 «Dakizuenez, etzi Pazko-jaia da eta Gizonaren Semea etsaien eskuetara eman eta gurutziltzatu egingo dute».
3 Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren,
4 eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten.
5 Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin».
6 Jesus Betanian Simon legendunaren etxean zegoela,
7 emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela. Eta Jesus mahaian zegoelarik, burura isuri zion.