17 Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen egunean, ikasleak hurbildu ziren Jesusengana, galdetuz:—Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?
18 Hark esan zien:—Zoazte hirira, halakoaren etxera, eta esaiozue: «Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta zuenean ospatu nahi duela Pazkoa bere ikasleekin».
19 Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
20 Ilunabarrean, mahaian zegoen Jesus hamabi ikasleekin.
21 Afaltzen ari zirela, Jesusek esan zuen:—Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau.
22 Haiek, oso goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion banaka:—Nik ote, Jauna?
23 Hark erantzun zuen:—Nirekin plater beretik jaten ari den batek salduko nau.