22 Haiek, oso goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion banaka:—Nik ote, Jauna?
23 Hark erantzun zuen:—Nirekin plater beretik jaten ari den batek salduko nau.
24 Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!
25 Judasek, salduko zuenak, galdetu zion:—Ni ote naiz hori, Maisu?Jesusek erantzun zion:—Zeuk esan duzu.
26 Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hartzazue eta jan, hau nire gorputza da».
27 Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien, esanez: «Edan guztiok honetatik,
28 hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria.