49 Berehala, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Agur, Maisu!»Eta musu eman zion.
50 Jesusek esan zion: «Adiskide, egizu egitekoa!»Orduan, besteek, Jesusengana hurbildurik, heldu eta atxilotu egin zuten.
51 Jesusekin zeudenetako batek ezpata atera, morroia jo eta belarria moztu zion.
52 Jesusek esan zion: «Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita.
53 Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan.
54 Baina nola beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela baitiote?»
55 Une hartan, Jesusek jendeari esan zion: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero esertzen nintzen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu.