59 Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko;
60 baina ez zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren,
61 esanez: «Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki».
62 Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion:—Ez al diezu deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
63 Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion:—Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.
64 Jesusek erantzun:—Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue.
65 Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:—Biraoa esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa.