62 Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion:—Ez al diezu deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
63 Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion:—Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.
64 Jesusek erantzun:—Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue.
65 Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:—Biraoa esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa.
66 Zer deritzozue?Haiek erantzun:—Heriotza merezi du.
67 Orduan, aurpegira listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten; beste batzuek masailekoak ematen zizkioten,
68 esanez: «Asma ezak, Mesias, nork jo hau?»