9 Garesti asko sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.
10 Ohartu zen Jesus eta esan zien:—Zergatik gogaitarazten duzue emakumea? Egintza ona egin du nirekin.
11 Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betiko zuekin.
12 Ukendu hau nire gorputzean isuriz, hilobiratua izateko prestatu nau aurrez.
13 Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berri on hau hots egingo den edonon aipatuko da emakume hau eta beronek egina.
14 Orduan, Hamabietako batek, Judas Iskariote deituak, apaizburuengana joan
15 eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue Jesus zuen eskuetara emateagatik?»Zilarrezko hogeita hamar txanpon agindu zizkioten.