28 Soinekoak erantzi zizkioten eta purpurazko kapa batez jantzi zuten.
29 Arantzaz egindako koroa ezarri zioten buruan eta kanabera eskuan, eta, aurrean belaunikaturik, iseka egin zioten esanez: «Agur, juduen erregea!»
30 Listua botatzen zioten eta, kanabera kendurik, buruan jotzen zuten.
31 Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, gurutzean josteko eraman zuten.
32 Ateratzean, Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten.
33 Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak «Burezur» esan nahi du),
34 behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan.