27 Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere?
28 «Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten;
29 baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare.
30 Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook?
31 Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz.
32 Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena.
33 Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.