1 Jesus menditik jaitsi zenean, jende askok jarraitu zion.
2 Legendun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahuspezturik, esan zion:—Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.
3 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:—Nahi dut, izan zaitez garbi.Berehala, legena garbitu egin zitzaion.
4 Jesusek agindu zion:—Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri.
5 Jesus Kafarnaum herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion
6 erreguka:—Jauna, elbarri eta oinaze gorritan dut morroia etxean.