20 Jesusek esan zion:—Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.
21 Beste batek, ikasleetakoa zenak, esan zion:—Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.
22 Baina Jesusek erantzun:—Jarraitu niri, eta utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten.
23 Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu egin zioten.
24 Bat-batean, ekaitz gogorra sortu zen aintziran, eta uhinek txalupa ia azpian hartua zuten. Jesus, berriz, lo zegoen.
25 Ikasleek hurbildu eta esnatu egin zuten, esanez:—Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz!
26 Hark esan zien:—Zergatik zarete hain beldur, sinesmen gutxikook?Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta aintzirari, eta dena bare-bare gelditu zen.