8 Ehuntariak erantzun zion:—Jauna, ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko; aski duzu hitz bat esatea, nire morroia sendatzeko.
9 Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot, joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten du.
10 Hau entzutean, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Benetan diotsuet: Israel guztian ez dut aurkitu horrelako sinestedunik.
11 Egia esan, asko etorriko dira sortalde eta sartaldetik, Abraham, Isaak eta Jakobekin Jainkoaren erreinuko mahaikide izateko;
12 erreinuaren oinordeko zirenak, berriz, kanpora, ilunpetara, botako ditu Jainkoak. Negarra eta hortz-karraska izango dira han».
13 Ondoren, ehuntariari esan zion:—Zoaz etxera, eta gerta bekizu sinetsi duzun bezala.Eta ordu hartan bertan sendatua gertatu zen morroia.
14 Ondoren, Pedroren etxera joan zen Jesus, eta haren amaginarreba oheratua aurkitu zuen sukarrez.