20 Orduan, hamabi urte hartan odoljarioz zegoen emakume bat atzetik hurbildu zitzaion Jesusi eta soineko-ertza ukitu zion;
21 honela baitzioen berekiko: «Jantzia ukitzen badiot, besterik gabe sendatuko naiz».
22 Itzuli zen Jesus eta, emakumea ikustean, esan zion: «Izan bihotz, ene alaba! Zeure sinesmenak sendatu zaitu». Eta une hartatik sendatua gelditu zen.
23 Buruzagiaren etxera heldu eta hango erostariak eta jendearen istilua ikustean, Jesusek
24 esan zien: «Alde hemendik! Neskatxa ez dago hilda, lo dago». Haiek barre egiten zioten.
25 Jesusek, jendea kanpora bidali zutenean, sartu eta neskatxari eskutik heldu zion, eta neskatxa altxatu egin zen.
26 Eskualde guztian zabaldu zen gertatuaren berri.