23 Buruzagiaren etxera heldu eta hango erostariak eta jendearen istilua ikustean, Jesusek
24 esan zien: «Alde hemendik! Neskatxa ez dago hilda, lo dago». Haiek barre egiten zioten.
25 Jesusek, jendea kanpora bidali zutenean, sartu eta neskatxari eskutik heldu zion, eta neskatxa altxatu egin zen.
26 Eskualde guztian zabaldu zen gertatuaren berri.
27 Jesus handik atera zenean, bi itsuk jarraitu zioten deiadarka: «Daviden Semea, erruki zakizkigu!»
28 Etxeratu zenean, itsuak hurbildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien:—Sinesten al duzue hori egin dezakedana?—Bai, Jauna -erantzun zioten.
29 Orduan, begiak ukitu zizkien, esanez:—Gerta bekizue sinetsi duzuen bezala.