3 Orduan, lege-maisu batzuek hau zioten berekiko: «Biraoka ari duk hau».
4 Haien gogoetak igarririk, Jesusek esan zien:-Zergatik dituzue gogoeta gaizto horiek zeuen baitan?
5 Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea?
6 Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.Eta esan zion elbarriari:—Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
7 Hura jaiki eta etxera joan zen.
8 Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuen, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.
9 Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:—Jarraitu niri.Mateok zutitu eta jarraitu egin zion.