33 Jesusek deabrua bota egin zuen eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: «Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi!»
34 Fariseuek, berriz, zioten: «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak».
35 Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.
36 Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala.
37 Orduan, bere ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi.
38 Erregutu, bada, uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara».