5 Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea?
6 Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.Eta esan zion elbarriari:—Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
7 Hura jaiki eta etxera joan zen.
8 Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuen, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.
9 Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:—Jarraitu niri.Mateok zutitu eta jarraitu egin zion.
10 Geroago, Mateoren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin batera mahaian.
11 Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei:—Nolatan jaten du zuen maisuak zergalari eta bekatariekin?