8 Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuen, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.
9 Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:—Jarraitu niri.Mateok zutitu eta jarraitu egin zion.
10 Geroago, Mateoren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin batera mahaian.
11 Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei:—Nolatan jaten du zuen maisuak zergalari eta bekatariekin?
12 Jesusek entzun eta esan zien:—Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik.
13 Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiagodut errukia sakrifizioak baino. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.
14 Behin batean, Joan Bataiatzailearen ikasleek Jesusengana joan eta esan zioten:—Nolaz egiten dugu fariseuek eta guk hainbeste barau eta zure ikasleek ez?