1 Daviden seme eta Jerusalemgo errege Koheleten esanak.
2 Huskeria hutsa—dio Koheletek—,huskeria hutsa, dena huskeria da.
3 Zertarako du gizakiaklur honetan leher egitea?
4 Belaunaldiak joan,belaunaldiak etorri,munduak mundu dirau.
5 Sortzen da eguzkia eta sartzen,eta bere tokira lehiatzen,handik berriro sortzeko.
6 Jotzen du haizeak hegoalderantz,jotzen iparralderantz,batera jo, bestera jo,eta jirabiraka hasten da berriro.
7 Ibaiak oro itsasora doazeta itsasoak ez du gainez egiten;ibaiak, nora doazen, harantz dirabehin eta berriro joaten,bide bera eginez.
8 Ezin inork aski esanzein aspergarri den guztia.Ez da begia ikustez nekatzen,ez belarria entzutez asetzen.
9 Gertatu zena gertatuko da berriro,lehen egina eginen da gero ere.Deus ez berririk eguzkipean.
10 Zerbaitetaz hau esan baledi:«Horra, hori bai berria!»,horrelakoa ere gertatua daaurreko mendeetan.
11 Ez gara oroitzen geure antzinakoez;halaxe gure ondokoez ere,ez dira oroitukohurrengo izanen direnak.
12 Ni, Kohelet,Israel herriaren errege izana naizJerusalemen.
13 Buru-belarri ari izana naizmundu honetan gertatzen denajakinduriaz ikertzen eta aztertzen.Lanbide txarra eman die Jainkoakgizon-emakumeei,horretan jardun dezaten.
14 Eguzkipean gertatzen denaribegira egon izan naiz,eta horra, den-dena huskeria da,haizea atzeman nahi izatea bezala;
15 ezin baita okertua zuzendu,ezta zenbatu ere ez dagoena.
16 Neure buruari esan nion:«Nire aurretik Jerusalemenerrege izan diren guztiek bainojakinduria askoz handiagoaneureganatu dut,asko bainaiz ikusia eta ikasia».
17 Buru-belarri ari izana naizjakinduria eta ezaguera,zorakeria eta ergelkeriazertan bereizten diren aztertzen;eta ohartu naiz, hori bera erehaizea atzeman nahi izateabezala dela.
18 Izan ere,zenbat eta jakinduria ugariago,atsekabea handiago,zenbat eta ezaguera sakonago,nahigabea larriago.