Kohelet 7 EABD

Heriotzaz oroitu behar

1 Hobe izen ona, lurrin gozoa baino.Hobe heriotza-eguna,jaioteguna baino.

2 Hobe hiletak jotzen ari direnetxera joan,jai-otordua egitenari direnera baino;etxe hartan ikusten baita zein dengizon-emakume ororen azkena,han du hausnartzen bizi denakzer datorkion.

3 Hobe negarra, irria baino;begitartea goibel egon arren,bihotza ondu egiten baita.

4 Zuhurrak, hiletak jotzen ari direnetxean du bihotza;tentelak, berriz,jaietan dagoen etxean.

5 Hobe zuhur baten zentzarazpena,tentel baten goraipamena baino.

6 Izan ere, eltzepeko zotzarentxinparta-hotsa bezalakoaergelaren irria, huskeria hutsa.

7 Bortxakeriak zuhurra ereergel du bihurtzen,eta eskupekoak bihotza usteltzen.

8 Hobe arazoa bukatu, hasi baino;hobe eroapena, harrokeria baino.

9 Ez zaitez bizkorregi haserretu,ergelena baita haserretzea.

10 Ez galdegin zergatikote ziren hobeakaldi joanak oraingoak baino.Zuhurrak ez lukehorrelako galderarik egingo.

11 Hoberena, zuhurtasunaondasunekin batera izatea;hori da onurakorrenalur honetan bizi direnentzat.

12 Zuhurtziaren itzalaaberastasunaren itzala adinakoa da;baina zuhurtzia hobea,biziarazi egiten baitu bere jabea.

13 Begira Jainkoak eginari:nork zuzen ote dezakehark okertua?

14 Aldi onean goza ezazu,eta txarrean pentsa;bata zein bestea Jainkoak egin ditu,gizonak bere etorkizunariigarri ez diezaion.

Gehiegikeriarik ez

15 Hamaikatxo ikusia naizneure bizitza itxuragabe honetan:gizaki zuzena, zuzen izanik ere,galdu egiten da;makurra, berriz, makur izanik ere,luzaro bizitzen.

16 Ez izan zuzenegi,ezta behar baino jakintsuago ere,ea hondatzen duzun zeure burua.

17 Ez izan makurregi,ezta ergelegi ere,ea garaia baino lehenhiltzen zaren.

18 Hobe duzu honi heldu,hura eskutik utzi gabe;Jainkoari begirune dionakez baitu ezertan huts egiten.

19 Jakinduriakindartsuago egiten du jakintsua,hamar buruzagik hiria baino.

20 Hala ere,ez da lurrean gizaki zuzenikhutsik gabe on dagienik.

21 Ez egin jaramonik esamesa guztiei;horrela,ez diozu entzungo zeure morroiarizutaz gaizki-esaka.

22 Ohar zaitezzeu ere maiz ari izana zarelabesteez gaizki-esaka.

23 Arretaz aztertu nuen hau guztia,neure artean esanez:«Jakintsu izan behar dut».Hori, ordea, ez zegoen nire esku.

24 Gertatu zena urruti dagoeta sakon-sakona da.Nork aurki lezake?

Emakumeaz

25 Gogotik aztertu nuen dena,hausnartu eta jakitearren,jakinduria eta arrazoiaaurkitzearren.Ohartu naizgaizto izatea zorakeria dela,bihurrikeria eta ergelkeria.

26 Entzun dutheriotza baino garratzagoa delalakioa bezalakoa den emakumea:horren bihotza xedera,horren besoak lotura.Jainkoaren begiko denakihes egingo dio;bekataria, aldiz,harrapatu egingo duhalako emakumeak.

27 Hona hemenzertaz ohartu naizen ni, Kohelet,argibide bila,denak banan-bananaztertu ditudanean:

28 bila nabilen horiez dudala aurkitu, alegia.Gizon bakarra aurkitu dutmilaren artean;baina emakume bakar bat ere ez,denen artean.

29 Azken batean, honetaz ohartu naiz:Jainkoak zuzena egin duela gizakia;gizakiak, ordea, bere buruamila arazoz nahasi duela.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12