Kohelet 12 EABD

Zahartzaroaz

1 Oroit hadi heure Egileazgazte haizen bitartean,aldi txarraketor dakizkian baino lehen;urte horiek etortzeanhonela esango duk:«Ez ditiat atsegin».

2 Orduan eguzkia eta egun-argia,izarrak eta ilargiailundu egingo zaizkik,eta euria egin ondorenberriro lainotuko dik.

3 Orduan eskuakdardaraka zaizkit jarrikoeta zangoak ahulduko;hortz-haginak gutxitukoeta alferrik dituk izango,begiak ere ilunpetan geldituko.

4 Belarriak itxiko zaizkik,ezin izango duk adituerrotarri-hotsik,ezta entzun ere txorien kanturik.Ahotsa moteldu egingo zaik.

5 Toki goietan ibiltzeakbeldurra emango dik,baita bide zelaian ibiltzeak ere.Ilea zurituko zaikibilera baldartukoeta atsegin-grina hoztuko.Gizakia bere betikoetxerantz zihoak;jadanik hilketariakkalez kale zebiltzak.

6 Orduan,zilarrezko haria eten egingo zaik,urrezko ontzia hautsiko,pitxerra iturrian puskatuko,eta putzu gainean txirrika zartatuko.

7 Hautsa lurrera itzuliko duk,handik sortua denez.Bizi-arnasa Jainkoarenganabihurtuko duk,berak emana denez.

8 Huskeria hutsa —dio Koheletek—,dena huskeria da.

Bukaera

9 Oso jakintsua zenez, Koheletekirakaspenak eman zizkion herriari;esaera asko ikertu,aztertu eta asmatu zuen.

10 Hitzik egokienak bilatu zituenKoheletek,irakaspen ederraketa egiaz beteak idatzi.

11 Jakintsuaren hitzak akuilu dira,bilduma-egileakongi sarturiko hesolak;artzain bakarrak emanak dira.

12 Ez ibili, ene seme, gehiagoren bila;liburu asko egiteakez du bukaerarik.Gainera, gehiegi hausnartzeakgorputza nekatu egiten du.

13 Esanak esan, eta bukatzeko,izan begirune Jainkoarieta bete beronen aginduak;horixe baitaegiazko gizon-emakume izatea.

14 Jainkoak epaituko ditugure egintza guztiak,onak zein txarrak,orobat ezkutukoak.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12