Kohelet 5 EABD

1 Ez bedi zure ahoazalapartaka mintza,zure bihotzak ereez dezala bizkor hitz eginJaunaren aurrean;zeruan baita Jainkoaeta zu lurrean.Ez egin, bada, hitz asko.

2 Izan ere, kezka gehiegikamesgaiztoa dakar,eta hitz-jarioakzoro-berriketak egitea.

3 Jainkoari promesen bategin badiozu,bete lehenbailehen,ez baititu atsegin axolagabeak.Bete hitzemana.

4 Askoz hobe duzu hitzik ez ematea,emaniko hitza ez betetzea baino.

5 Ez utzi zeure ahoaribekatu eginarazten,ez esan gero Jainkoariohartu gabe egin duzula.Ea haserretzen zaizun Jainkoazeure hitzengatiketa zeure lanak orodesegiten dizkizun!

6 Amets eta huskeria ugari denean,berriketa ere ugari.Zuk, aldiz, izan begirune Jainkoari.

Agintekeria

7 Herrian behartsuakzapaltzen dituztela,gogorki epaitzeneta zuzenbidea desegiten dutelaikusten baduzu,ez harritu horregatik.Handikiak, beste handikiago batdu babesle, eta biok,goitiago daudenak dituzte babesle.

8 Denek ateratzen dioteetekina lurrari;erregea erelurrak ematen duenetik bizi da.

Diruzalekeria

9 Diruzalea ez da inola asetzen,aberastasuna maite duenakez du onurarik.Hori ere, beraz, huskeria da.

10 Zenbat eta ondasun gehiago,hainbat eta irensle ugariago;zertarako, hortaz,aberastasunak jabeakbegien aurrean ikusteko izan ezik?

11 Asko jan, gutxi jan,langileak lo egiten du gozoki;aberatsak, aldiz,bere asean ezin egin lorik.

12 Ikusia dutbeste gaitz handi bat ereeguzkipean:aberastasunak pilatzeaberorien jabearen kaltetan dela;

13 izan ere, une txar bateangal ditzake denak;jaioko zaio semeaeta esku-hutsik geldituko da.

14 Bere amaren sabeletikbiluzik irten zen,halaxe da itzuliko,bere lanaren saririk batereez du berekin eramango.

15 Hau bai gaitz negargarria:etorri bezalaxe joan behar.Eta zein fruitu atera dioegin duen lanari?

16 Bere bizitza osoagoibel eta atsekabeturik,neke, oinaze eta haserre arteaneman du.

17 Ikusi dudanez, hauxe dutegizon-emakumeek hoberena:eguzkipean egiten duten lanetikjan, edan eta alai gozatu,Jainkoak emanbizitzako egunetan zehar;horixe dute beren zoria.

18 Aberastasunak eta ondasunakeman dizkion gizaki orori,berorietatik jateko,dagokion zatia hartzekoeta lanaz pozteko eskubidea ereeman dio Jainkoak;Jainkoaren dohaina da hori.

19 Ez du bere bizitzako egunetanburuhausterik izangoJainkoak bihotza atseginezbetetzen dionak.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12