1 Hauek guztiak hausnartu ditutneure baitan,eta ohartu naizJainkoaren eskuetan direlabai zuzenak, bai jakintsuak,baita berauen egintzak ere.Maitasunaz eta gorrotoazez daki deus ere gizakiak.
2 Zori bera dute denek:zuzenek zein makurrek,garbiek zein likitsek;opariak eskaintzen dituenakbezalakoaeskaintzen ez dituenak ere;zintzoak bezalakoa bekatariak;zin dagienak bezalakoazin egiteko beldur denak ere.
3 Hauxe duzu,eguzkipean direnen artean txarrena:ororentzat zori berbera.Horregatik,gaiztakeriaz eta zorakeriazbetea dagogizon-emakumeen bihotza,bizi diren bitartean;eta, azkenean, hildakoen artera!
4 Batek, bizirik dagoen bitartean,baduke itxaropen:hobe zakur bizia, lehoi hila baino.
5 Badakite biziek hil beharra dutela;hilek, ordea, ez dakite ezer,ez dute aurrerantzean saririk,galdua da haien oroitzapena.
6 Bukatu ziren jadanik haientzatamodioa, gorrotoa eta grinak.Ez dute aurrerakoan esku-hartzerikmundu honetanegiten diren lanetan.
7 Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia,edan alai zeure ardoa,atsegin baititu jadanik Jainkoakzure egintzak.
8 Eraman beti jantzi zuriak soinean,ez egon zeure burua lurrindu gabe.
9 Goza bizitzazmaite duzun emaztekiarekin,Jainkoak eguzkipean bizitzekoeman dizkizun egun hutsal orotan;horixe baituzu zeure bizitzareneta eguzkipean dagizunlanaren saria.
10 Egin dezakezun guztia egizu gogoz,ez baita lanik, ez gogoetarik,ez zientziarik,ezta jakinduriarik erezu zoazen Hildakoen Egoitza horretan.
11 Beste hau ere ikusia duteguzkipean:lasterketan ez dela betibizkorrena nagusitzen,ezta guduan ere indartsuena;jakintsuak ez duela betiogia irabazten,ezta buruargia ere aberasten;jakituna ez dela betiongi ikusia izaten.Denei datozkiealdi onak eta txarrak.
12 Gainera,ez dakite gizon-emakumeeknoiz duten beren ordua;sareak harrapatzen baititu arrainaketa lakioak txoriak,halaxe ditu aldi txarrakbat-batean harrapatzengizon-emakumeak.
13 Ikusia dut eguzkipeanbeste gauza oso jakingarri bat.
14 Ba omen zen herri txiki batbizilagun gutxikoa.Errege handi batekeraso omen zion, setiatueta inguruan erasogailu handiakeraiki omen zituen.
15 Ba omen zen hiri hartangizon behartsu baina jakintsu bat,eta bere jakinduriazlibratu omen zuen hiria.Ondoren, ordea,ez zen inor ere oroitugizon behartsu hartaz.
16 Hobe da jakinduria indarra baino,diot nik;behartsuaren jakinduria, ordea,arbuiatu egin ohi daeta ez dira haren hitzak aditzen.
17 Jakintsuaren hitz eztiakerrazago aditzen diraergelen buruzagiarendeiadarrak baino.
18 Hobe jakinduria armak baino.Aski da, ordea, batek huts egiteaon guztiak hondatzeko.