Kohelet 2 EABD

Behin-behineko pozaldia

1 Neure baitan esan nuen:«Ea bada, dasta dezadan alaitasuna,goza dezadan bizipoza!»Eta horra, dena huskeria da.

2 Irri egitea, zorakeria.Alaitasuna, zertarako?

3 Neure burua ardoz alaitzeaerabaki nuen,baina zuhurtasunez jokatuz;zorakeria hori egin nuen,harik eta ikus nezan arteeguzkipean zer ote den hoberenagizon-emakumeentzat,berauen bizitzako egunetan.

4 Lan handiei ekin nien.Jauregiak eraikiarazi nitueneta mahastiak landatu.

5 Lorategiak eta baratzeakatondu nituen,mota orotako zuhaitzak sartuz.

6 Urtegiak egin nituen,zuhaitz gaztez eginiko basoaureztatzeko.

7 Esklaboak erosi nituen,gizaseme nahiz emakume,eta hauen seme-alabak ereneuretzat izan nituen.

8 Zilar eta urre ugari metatu nuen,baita zenbait erregereneta eskualdetako ondasunak ere.Gizon-emakume kantarizinguratu nintzen,eta gizonak desira dezakeenbezainbat emazteki izan nuen.

9 Handi egin nintzen,Jerusalemen nire aurretikizan direnakbaino handiago.Gainera, neurekin nuen jakinduria.

10 Ez nien ukatu neure begieieskatzen zidatenik deus ere,ezta neure bihotzaripozik batere.Nire lan guztietanatsegin hartu nuen;hauxe izan zennire lan guztien saria.

11 Begiratu nien, ordea,neure eskuz eginiko laneieta horretarakoeraman behar izan nituen nekeei.Eta horra, dena huskeria da,haizea atzeman nahi izatea bezala;ez dago onurarik eguzkipean.

Zertarako izan jakintsu?

12 Jakintsu ala ezjakin etaergel izan,hausnartzen ari izan nintzenhobea zer ote den.Zer egingo ote duerregearen ondoren datorrenak?Lehen ere egina bera.

13 Hala ere, ikusi nuenhobea dela jakinduriaergelkeria baino,argia ilunpea baino hobeaden bezala.

14 Izan ere, jakintsua buruargi;ergela, ordea, ilunpetan dabil.Badakit, hala ere,biek etorkizun bera dutela.

15 Orduan, esan nuen neurekiko:«Ergelak eta bioketorkizun bera baldin badugu,zertarako izan hain jakintsu?»«Hori ere huskeria da»,esan nuen neure baitan.

16 Ezen jakintsuaz oroitzeaez baita betiko;ergelaz ere ez dira beti oroituko;hurrengo egunetanguztiez dira ahaztuko.Ai ene! Nahiz jakintsua nahiz ergelabiak berdin hiltzen dira.

17 Nazkatua nago bizitzeaz,higuingarri duteguzkipean gertatzen dena;huskeria da,haizea atzeman nahi izatea bezala.

Heriotzak huts uzten gure asmoak

18 Gogaitua nagoeguzkipean egin ditudanlan neketsuez,neure ondorengoari utzibehar izango baitizkiot.

19 Badakit nik bost,zuhur ala tentelizanen ote den.Nik mundu honetan halako arretazegin dudan lanaz jabetuko da.Ez du honek zentzurik!

20 Etsipenak hartua nago,mundu honetan zenbat lanegin dudan ikusirik.

21 Izan ere, eginahaletan ari da batzorrotz eta arretaz lan egiten,emaitza onak lortzen,eta dena,inolako lanik egin ez duenariutzi behar.Hau bai dela huskeriaeta nardagarria!

22 Zer gelditzen zaio gizakiarieguzkipean egin duenhainbeste lan eta eginahaletatik?

23 Egunero atsekabea baizik ez du,eta bere lanetan nekea;gauez ere ez du atsedenik hartzenharen bihotzak.Hau bai dela huskeria!

24 Gizakiarentzat hoberenajatea, edateaeta bere lanaren fruituaz gozatzea.Nik uste dut, hau ereJainkoaren eskutik datorrela;

25 izan ere, honela dio berak:«Nork jan dezake,nor goza daiteke nik jakin gabe?»

26 Berak, atsegin duenaribaitizkio ematenjakinduria eta argitasunaeta bozkarioa.Bekatariari, ordea,biltze- eta metatze-lana ematen dio,gero Jainkoak atsegin duenariutzi behar izateko.Horra bada, hori erehaizea atzeman nahi izateabezain hutsala.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12