9 Harriak ateratzen dituenakberaiekin min hartuko;egurra ebakitzen ari denazauritzeko arriskuan dago.
10 Aizkora kamutsarekin,zorrozten ez baduzu,lan handiagoa egin beharko.Joka ezazu buruz,ahaleginari onura ateratzeko.
11 Garaiz xorarazi baino lehensugeak zizta egiten badu,ez du irabazirik suge-xorarazleak.
12 Jakintsuaren ahoari darion mintzoaatsegina da;zentzugabea, berriz,bere hitzak galduko du:
13 hizketan hasi orduko zorakeria dio,eta bukatzeanergelkeria gaiztoa dario;
14 ergelak berriketa ugari.Gizonak ez daki zer datorkion.Eta nork adieraz diezaiokeberaren ondoren zer gertatuko den?
15 Bai neketsua ergelaren lana;ez daki hirirako bidea ere.