1 Ez bedi zure ahoazalapartaka mintza,zure bihotzak ereez dezala bizkor hitz eginJaunaren aurrean;zeruan baita Jainkoaeta zu lurrean.Ez egin, bada, hitz asko.
2 Izan ere, kezka gehiegikamesgaiztoa dakar,eta hitz-jarioakzoro-berriketak egitea.
3 Jainkoari promesen bategin badiozu,bete lehenbailehen,ez baititu atsegin axolagabeak.Bete hitzemana.
4 Askoz hobe duzu hitzik ez ematea,emaniko hitza ez betetzea baino.
5 Ez utzi zeure ahoaribekatu eginarazten,ez esan gero Jainkoariohartu gabe egin duzula.Ea haserretzen zaizun Jainkoazeure hitzengatiketa zeure lanak orodesegiten dizkizun!
6 Amets eta huskeria ugari denean,berriketa ere ugari.Zuk, aldiz, izan begirune Jainkoari.