1 Ikusia dut eguzkipeangizakume artean maizgertatu ohi den beste gaitz bat:
2 Ematen dizkio Jainkoak batiaberastasunak, ondasunak, ohorea;nahi duen guztia du,ez du falta deus ere.Baina Jainkoak ez dio uztenhalakoez gozatzen,arrotz batek dizkio irensten.Hau bai zentzugabekeriaeta zoritxar handia!
3 Batek ehun seme-alaba ukan,urte luzez bizieta anitz egun harturik ere,bere ondasunezaski gozatzen ez badu,eta hilobitarako ere ez badu,horra zer diodan: halakoahaur-galdua baino okerrago da.
4 Haur-galdua, etorri ere,alferrik etorri baitzen,eta ilunpetan dabil,beronen izena ereilunpetan geldituko da.
5 Ez du egun-argia ikusi,ez ezagutu;hala ere, beste horrek bainoatseden handiagoa du.
6 Izan ere, gerta daiteke,hark, mila urte bi aldiz bizi arren,bere ondasunak ez gozatzea.Baina, azkenean,ez al doaz guztiak toki berera?
7 Ahora zer eramana izatekolehiatu ohi diragizon-emakumeak lanean;hala ere beren barnea asetzen ez.