1 Nor jakintsua adinakoa?Nork daki gauzen zergatia argitzen?Jakinduriak argitzen diogizakiari aurpegia,eta bekozkoa aldatzen.
2 Bete itzazu erregearen esanak,hala egin baitzenion zinJainkoaren aurrean.
3 Ez arbuiatu erregearen nagusigoa,eta ez jardun gaiztakerian,nahi duen guztiaegiten baitu erregeak.
4 Honen esana, izan ere,ahalmen handikoa;nork galdetu hari zertan ari den?
5 Agindua bete dezanakez du inolako txarrik izanen;jakintsuak badaki noiz eta zer egin.
6 Arazo guztientzat daudealdi eta era bereziak;gizakiarentzat, berriz, atsekabe ugari.