8 Gizon-emakumeak ezin izanberen bizi-arnasaren jabe;ezin egin ihes heriotza-egunari,ezin alde egin borrokaldi honetatik.Gaiztakeriak ez du salbatukogaiztoa.
9 Hauen guztien berri izan dut,eguzkipean egin ohi direnlan guztiakaztertzen saiatu naizenean,kalte eginez, gizakiak gizakiamenderatzen duenean.
10 Era berean, ikusia dutnola lurperatu dituzten gaiztoak;toki santutik urruti bizi izan ziren;hala ere, hirian ahaztu egin zutenhaien jokabidea.Hau ere zentzugabekeria!
11 Izan ere,gaiztakeriaren aurkako epaiaberehala betetzen ez delako,makurkeria egiteko gogozbete ohi dagizon-emakumeen bihotza.
12 Hamaika gaiztakeria egin ohi dubekatariak!Baina luzaz bizi da.Hala ere, badakit:«Jainkoari begirune eta lotsadiotenei ongi doakie.
13 Gaiztoak ez du onik izangoeta ez du bere bizia luzatukoitzal bat adina,ez baitio begirunerik Jainkoari».
14 Lurrean, ordea,beste zentzugabekeria haugertatu ohi da:zenbait gizaki zuzenekgaizkileei dagokien zoria dute,eta zenbait gizaki gaiztokongileei dagokiena.Nire ustez, hauguztiz zentzugabekoa da.