1 Hauek guztiak hausnartu ditutneure baitan,eta ohartu naizJainkoaren eskuetan direlabai zuzenak, bai jakintsuak,baita berauen egintzak ere.Maitasunaz eta gorrotoazez daki deus ere gizakiak.
2 Zori bera dute denek:zuzenek zein makurrek,garbiek zein likitsek;opariak eskaintzen dituenakbezalakoaeskaintzen ez dituenak ere;zintzoak bezalakoa bekatariak;zin dagienak bezalakoazin egiteko beldur denak ere.
3 Hauxe duzu,eguzkipean direnen artean txarrena:ororentzat zori berbera.Horregatik,gaiztakeriaz eta zorakeriazbetea dagogizon-emakumeen bihotza,bizi diren bitartean;eta, azkenean, hildakoen artera!
4 Batek, bizirik dagoen bitartean,baduke itxaropen:hobe zakur bizia, lehoi hila baino.
5 Badakite biziek hil beharra dutela;hilek, ordea, ez dakite ezer,ez dute aurrerantzean saririk,galdua da haien oroitzapena.
6 Bukatu ziren jadanik haientzatamodioa, gorrotoa eta grinak.Ez dute aurrerakoan esku-hartzerikmundu honetanegiten diren lanetan.
7 Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia,edan alai zeure ardoa,atsegin baititu jadanik Jainkoakzure egintzak.