4 Batek, bizirik dagoen bitartean,baduke itxaropen:hobe zakur bizia, lehoi hila baino.
5 Badakite biziek hil beharra dutela;hilek, ordea, ez dakite ezer,ez dute aurrerantzean saririk,galdua da haien oroitzapena.
6 Bukatu ziren jadanik haientzatamodioa, gorrotoa eta grinak.Ez dute aurrerakoan esku-hartzerikmundu honetanegiten diren lanetan.
7 Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia,edan alai zeure ardoa,atsegin baititu jadanik Jainkoakzure egintzak.
8 Eraman beti jantzi zuriak soinean,ez egon zeure burua lurrindu gabe.
9 Goza bizitzazmaite duzun emaztekiarekin,Jainkoak eguzkipean bizitzekoeman dizkizun egun hutsal orotan;horixe baituzu zeure bizitzareneta eguzkipean dagizunlanaren saria.
10 Egin dezakezun guztia egizu gogoz,ez baita lanik, ez gogoetarik,ez zientziarik,ezta jakinduriarik erezu zoazen Hildakoen Egoitza horretan.