9 Goza bizitzazmaite duzun emaztekiarekin,Jainkoak eguzkipean bizitzekoeman dizkizun egun hutsal orotan;horixe baituzu zeure bizitzareneta eguzkipean dagizunlanaren saria.
10 Egin dezakezun guztia egizu gogoz,ez baita lanik, ez gogoetarik,ez zientziarik,ezta jakinduriarik erezu zoazen Hildakoen Egoitza horretan.
11 Beste hau ere ikusia duteguzkipean:lasterketan ez dela betibizkorrena nagusitzen,ezta guduan ere indartsuena;jakintsuak ez duela betiogia irabazten,ezta buruargia ere aberasten;jakituna ez dela betiongi ikusia izaten.Denei datozkiealdi onak eta txarrak.
12 Gainera,ez dakite gizon-emakumeeknoiz duten beren ordua;sareak harrapatzen baititu arrainaketa lakioak txoriak,halaxe ditu aldi txarrakbat-batean harrapatzengizon-emakumeak.
13 Ikusia dut eguzkipeanbeste gauza oso jakingarri bat.
14 Ba omen zen herri txiki batbizilagun gutxikoa.Errege handi batekeraso omen zion, setiatueta inguruan erasogailu handiakeraiki omen zituen.
15 Ba omen zen hiri hartangizon behartsu baina jakintsu bat,eta bere jakinduriazlibratu omen zuen hiria.Ondoren, ordea,ez zen inor ere oroitugizon behartsu hartaz.