2 Eskuan liburuxka bat zuen irekia. Eskuineko oina itsas gainean ezarri zuen eta ezkerrekoa lehorrean,
3 eta deiadar handia egin zuen, lehoiaren orroa bezalakoa. Deiadar egin zuenean, zazpi trumoik jo zuten burrunba.
4 Zazpi trumoiek hitz egin zutenean, idaztera nindoan, baina ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Gorde isilpean zazpi trumoiek esan dutena eta ez idatzi».
5 Orduan, itsas gainean eta lehorrean zutik ikusia nuen aingeruak, eskuineko eskua zerurantz jaso
6 eta, menderen mendetan bizi denarengatik, zeru, lur, itsaso eta berauetan dagoen guztiaren egileagatik, zin eginez, esan zuen: «Epea ez da gehiago luzatuko.
7 Zazpigarren aingerua turuta jotzen hastean, Jainkoak bere asmo ezkutua beteko du, bere zerbitzari profetei iragarri zien bezala».
8 Zerutik entzuna nuen ahotsak berriro hitz egin eta esan zidan: «Zoaz eta hartu itsas gainean eta lehorrean zutik dagoen aingeruak eskuan duen liburu irekia».