1 Zeruan beste seinale handi eta harrigarri bat ikusi nuen: zazpi aingeru zazpi izurrirekin; azken izurriak ziren, horietan burutzen baitzen Jainkoaren zigorra.
2 Ondoren, suz nahasiriko kristalezko itsaso antzeko zerbait ikusi nuen, eta kristalezko itsasoaren ondoan zutik, piztia, beronen irudia eta izenaren zenbakia garaitu zituztenak. Jainkoaren zitarak zituzten eskuetan
3 eta Jainkoaren zerbitzari Moisesen eta Bildotsaren kantua abesten zuten:«Bai handi eta harrigarriakzuk eginak,oi Jauna, Jainko ahalguztiduna!Bai zuzen eta leiala zure jokabidea,oi herrien Errege!
4 Nork ez zuri begirune, Jauna?Nork ez goretsi zure izena?Zu bakarrik zara santu!Herriak oro etorrieta zure aurreanahuspeztuko dira,zure salbamen-asmoakdenen aurrean agertu baitira».
5 Ondoren, santutegia, itunaren egoitza, ikusi nuen zeruan irekitzen,
6 eta bertatik zazpi izurriak zeramatzaten zazpi aingeruak atera ziren, liho garbi eta distiratsuz jantziak, urrezko gerrikoz bularpeak loturik.
7 Gero, lau izaki bizidunetako batek zazpi aingeruei urrezko zazpi ontzi eman zizkien, menderen mendetan bizi den Jainkoaren haserre-zigorrez beteak.
8 Eta santutegia Jainkoaren aintzaren eta ahalmenaren kez bete zen; eta ezin zen santutegian inor sartu, harik eta zazpi aingeruen zazpi izurriak burutu arte.