Apokalipsia
Kapituluak 18
Elizen Arteko Biblia
Babilonia erori
1Ondoren, beste aingeru bat ikusi nuen zerutik jaisten; ahalmen handia zuen eta haren distirak lurra argitu zuen.
2Ahots indartsuz egin zuen oihu:«Erori da erori Babilonia handia!Deabruen bizileku bihurtu da,espiritu gaizto guztien zulo,piztia kutsatueta nazkagarri guztien zulo.
3Herri guztiek edan duteharen prostituzio sutsuaren ardotik;munduko erregeakprostituzioan ibili dira berarekineta lurreko merkatariakaberastu egin diraharen neurrigabeko luxuari esker».
4Beste ahots bat entzun nuen zerutik esaten:«Irten Babiloniatik, ene herri,haren bekatuekinbat egin ez dezazun,eta beraren zigorrakharrapa ez zaitzan;
5haren bekatu-pilazeruraino iritsi baitaeta Jainkoak gogoan dituharen gaiztakeriak.
6Eman berariberak besteei emandako tratua,ordaindu berari berak egin halako bi;emaiozue edaten ontzian,berak besteei edanarazi halako bi.
7Zenbatekoak izan direnharen ospea eta luxua,emazkiozue hainbatekooinazea eta negarra,honela baitio bere baitan:“Erregina bezalanago tronuan eseria,ez naiz alargun,ezta dolutan izango ere”.
8Horregatik, egun bereanetorriko zaizkio gaineramerezitako zigorrak:heriotza, dolua eta gosea,eta kiskali egingo da sutan;ahaltsua baitabera epaitu duen Jainko Jauna».
Babiloniagatik negar-kanta
9Babiloniarekin prostituzioan eta atseginkerian ibiliak diren munduko erregeek negar eta dolu egingo dute, haren sutearen ke-mordoa ikustean.
10Haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, esanez:«Ai zu, ai hiri handia,Babilonia, hiri ahaltsua!Une batean burutu da zure zigorra!»
11Lurreko merkatariek ere negar eta aiene egingo dute harengatik, ez baitizkie aurrerantzean inork erosiko beren salgaiak:
12urre, zilar, harribitxi, perla; liho, purpura, zeta, eskarlata; era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresna, brontze, burdina eta marmolezko tresna;
13kanela, iltze-kanela, lurringai, mirra eta intsentsu; ardo, olio, irin eta gari; abere handi eta txiki, zaldi eta gurdi, eta giza esklabo.
14«Hainbeste irrikatzen zenuenfruituaurrundu egin zaizu;galdu dituzu zeure luxua eta ospea,sekula ez berreskuratzeko».
15Merkatariak, haren kontura aberastu direnak, haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, negarrez eta aiene bizian,
16esanez:«Ai zu, ai hiri handia,liho, purpuraz eta eskarlataz jantzia,urrez, harribitxizeta perlaz apaindua!
17Une bat aski izan dahainbesteko aberastasunaerrausteko!»Itsasontzietako kapitan-pilotu guztiek, marinelek eta itsasoa lanbide duten guztiek, urruti gelditu
18eta, haren sutearen ke-mordoa ikustean, honela egin zuten oihu: «Hiri handi horrek ez zuen parekorik!»
19Eta, nork bere burura hautsa botaz, oihu egiten zuen negarrez eta aieneka:«Ai zu, ai hiri handia!Zure aberastasunei eskeraberastu zirenitsasontziak zituzten guztiak.Horra orain une batean erraustua!»
20Poztu, oi zeru, horren zoriaz,eta zuek ere bai,fededun, apostolu eta profetak,hori kondenatzeanjustizia egin baitizue Jainkoak.
21Orduan, aingeru ahaltsu batek harri bat, errotarri handi baten antzekoa, jaso eta itsasora jaurti zuen, esanez:«Honelaxe jaurtiko duteBabilonia, hiri handia,eta betiko desagertuko da.
22Ez da sekula entzungozitara-soinu edo kanturik,ez txirula edo turutarik zure baitan;ez da sekula artisaurik izango,ezta errota-hotsik entzungo erezure baitan;
23ez da sekula kriseilu-argirik izango,ezta entzungo senar-emaztegaienkanturik ere zure baitan;zeren eta zure merkatariaklurreko ahaltsuenak baitziren,eta zeure sorginkeriezherri guztiak engainatu baitituzu.
24Zikindua zaudeprofeta, fededun eta lurrean hilakizan diren guztien odolaz».