13 Gero, ahotsa entzun nuen zerutik esaten: «Idatz ezazu: Zorionekoak aurrerantzean Jaunarekin bat eginik hiltzen direnak! Bai —dio Espirituak—, atseden hartu ahal izango dute beren nekeetatik, beren egintza onak lagun baitituzte».
14 Gero, hodei zuri bat ikusi nuen, eta hodei gainean gizaseme antzeko norbait eseria, buruan urrezko koroa eta eskuan igitai zorrotza zituela.
15 Tenplutik beste aingeru bat irten eta hodei gainean eseria zegoenari esan zion ahots handiz: «Hartu igitaia eta ekin uzta-biltzeari, iritsi baita igitatzeko ordua, lurreko uzta heldu-heldua baitago».
16 Eta hodeian eseria zegoena igitatzen hasi zen eta lurreko uzta bildu zuen.
17 Gero, beste aingeru bat irten zen zeruko tenplutik, hura ere eskuan igitai zorrotza zuela.
18 Beste aingeru bat, suaren gain agintea zuena, irten zen aldaretik eta oihu egin zion ahots handiz igitai zorrotza zuenari: «Hartu igitai zorrotz hori eta bildu lurreko mahastiko mordoak, mahatsa heldu-heldua baitago».
19 Aingeruak lurra igitatzen hasi eta lurreko mahastia bildu zuen, eta Jainkoaren zigorraren dolare handira bota.