17 Gero, beste aingeru bat irten zen zeruko tenplutik, hura ere eskuan igitai zorrotza zuela.
18 Beste aingeru bat, suaren gain agintea zuena, irten zen aldaretik eta oihu egin zion ahots handiz igitai zorrotza zuenari: «Hartu igitai zorrotz hori eta bildu lurreko mahastiko mordoak, mahatsa heldu-heldua baitago».
19 Aingeruak lurra igitatzen hasi eta lurreko mahastia bildu zuen, eta Jainkoaren zigorraren dolare handira bota.
20 Hiritik kanpora zapaldu zuten mahatsa eta, dolaretik hainbeste odol atera zenez, zaldien muturrekoetaraino iritsi zen, hirurehun kilometroko zabaleran.