Apokalipsia
Kapituluak 14:6-12
Elizen Arteko Biblia
6Gero, beste aingeru bat ikusi nuen zeru goian hegan, eta betiko balio duen mezua iragarri behar zien lurreko bizilagun guztiei, nazio, arraza, hizkuntza eta herri guztiei.
7Hots handiz zioen: «Izan begirune Jainkoari eta eman aintza berari, etorri baita berak mundua epaituko duen ordua; adora ezazue, zerua eta lurra, itsasoa eta ur-iturriak egin zituena».
8Bigarren aingeru bat etorri zen ondoren, esanez: «Erori da, erori, Babilonia handia, herri guztiak bere prostituzio-ardoz mozkortu zituena».
9Ondoren, hirugarren aingeru bat etorri zen, ahots handiz esanez: «Norbaitek piztia eta beronen irudia gurtzen baditu eta bekokian nahiz eskuan haren marka hartzen,
10Jainkoaren sumin-ardoa edan beharko du, haren zigor-kopan nahasgabe garbi prestatua dagoena. Suz eta sufrez oinazetuko dute aingeru santuen eta Bildotsaren aurrean.
11Oinazetzen dituen sua pizturik egongo da menderen mendetan. Piztia eta honen irudia gurtu eta izenaren marka onar dezatenek ez dute atsedenik izango ez egunez, ez gauez».
12Hor agertuko da Jainkoaren aginduei eta Jesusenganako sinesmenari eusten dieten fededunen iraupena.