1 Ahots handi bat entzun nuen, tenplutik zazpi aingeruei esaten: «Zoazte eta isuri lurraren gainera Jainkoaren haserre-zigorraren zazpi ontziak».
2 Joan zen lehen aingerua eta isuri zuen lurraren gainera bere ontzia: zauri gaizto eta mingarria sortu zitzaien piztiaren marka zeukatenei eta haren irudia gurtzen zutenei.
3 Bigarren aingeruak itsasoaren gainera isuri zuen bere ontzia: hildako baten odolaren antzeko bihurtu zen ura, eta itsasoko bizidun guztiak hil ziren.
4 Hirugarrenak ibai eta iturburuetan isuri zuen bere ontzia: urak odol bihurtu ziren.