Apokalipsia
Kapituluak 17:12-18
Elizen Arteko Biblia
12«Ikusi dituzun hamar adarrak, oraindik erregetza hartu ez duten hamar errege dira; piztiarekin batera hartuko dute errege-agintea, baina ordu baterako bakarrik.
13Denek asmo bera dute: beren ahalmen eta agintea piztiari ematea.
14Borroka egingo diote Bildotsari, baina honek garaitu egingo ditu, jaunen Jauna eta erregeen Erregea baita, eta berarekin batera garaile izango dira Jainkoak deitu eta aukeratu dituenak eta leial izan zaizkionak».
15Beste hau ere esan zidan: «Emagaldua ur gainean eseria ikusi duzu; ur horiek herri, jendetza, nazio eta hizkuntzak dira.
16Piztiak eta ikusi dituzun hamar adarrek gorroto izango diote emagalduari, biluzik eta ezer gabe utziko dute; haren haragia irentsi egingo dute eta hondarrak sutan erreko;
17Jainkoak bere asmoa bete behar dutela sartu die buruan: elkar hartzera eragingo die, beren erregetza piztiari emateko, harik eta Jainkoaren esana erabat bete arte.
18Ikusi duzun emakumea, lurreko erregeen gain erregetza duen hiri handia da».