Apokalipsia
Kapituluak 17:2-8
Elizen Arteko Biblia
2berorrekin jardun zuten prostituzioan lurreko erregeek, eta lurreko bizilagunak berorren prostituzio-ardoz mozkortu ziren».
3Espirituak hartu ninduen, eta aingeruak basamortura eraman; han emakume bat ikusi nuen piztia gorrimin baten gainean eseria; piztia Jainkoaren kontrako izen iraingarriz josia zegoen; zazpi buru zituen eta hamar adar.
4Emakumea purpuraz eta gorriminez zegoen jantzia eta urrez, harribitxiz eta perlaz apaindua; eskuan urrezko edalontzi bat zuen bere prostituzio zikinaren fruitu higuingarriz betea;
5bekokian izen misteriotsua zuen idatzia: «Babilonia handia, lurreko emagaldu eta higuingarritasunen ama».
6Emakumea Jainkoaren herriaren eta Jesusen fedeagatik hildakoen odolaz mozkorturik zegoela konturatu nintzen.Erabat harriturik gelditu nintzen hura ikustean.
7Baina aingeruak esan zidan: «Zergatik harritzen zara? Nik adieraziko dizut emakumearen eta berau gainean daraman eta zazpi buru eta hamar adar dituen piztiaren esanahia.
8«Ikusi duzun piztia lehen bazen, baina orain ez; lur azpiko leizetik igoko da, baina hondamendirantz doa. Beren izenak biziaren liburuan munduaren sorreratik idatzirik ez dituzten lurreko bizilagunak harritu egingo dira piztia ikustean, lehen bazen eta orain ez den piztia berriro agertzen ikustean.