2 Ahots indartsuz egin zuen oihu:«Erori da erori Babilonia handia!Deabruen bizileku bihurtu da,espiritu gaizto guztien zulo,piztia kutsatueta nazkagarri guztien zulo.
3 Herri guztiek edan duteharen prostituzio sutsuaren ardotik;munduko erregeakprostituzioan ibili dira berarekineta lurreko merkatariakaberastu egin diraharen neurrigabeko luxuari esker».
4 Beste ahots bat entzun nuen zerutik esaten:«Irten Babiloniatik, ene herri,haren bekatuekinbat egin ez dezazun,eta beraren zigorrakharrapa ez zaitzan;
5 haren bekatu-pilazeruraino iritsi baitaeta Jainkoak gogoan dituharen gaiztakeriak.
6 Eman berariberak besteei emandako tratua,ordaindu berari berak egin halako bi;emaiozue edaten ontzian,berak besteei edanarazi halako bi.
7 Zenbatekoak izan direnharen ospea eta luxua,emazkiozue hainbatekooinazea eta negarra,honela baitio bere baitan:“Erregina bezalanago tronuan eseria,ez naiz alargun,ezta dolutan izango ere”.
8 Horregatik, egun bereanetorriko zaizkio gaineramerezitako zigorrak:heriotza, dolua eta gosea,eta kiskali egingo da sutan;ahaltsua baitabera epaitu duen Jainko Jauna».