10 Orduan, aingeruaren oinetara ahuspeztu nintzen bera gurtzeko; baina esan zidan: «Kontuz, ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta Jesusen testigu leial diren zure senideak bezala. Jainkoa gurtu behar duzu».Izan ere, Jesusen testigu izatea eta profetagintzarako espiritua edukitzea gauza bera dira.
11 Gero, zerua irekia ikusi nuen, eta zaldi zuri bat agertu zen. Zaldizkoari «Leial» eta «Egiazko» deritza, justiziaz epaitzen eta borrokatzen baitu.
12 Haren begiak sugarra bezain distiratsu ziren, buruan diadema asko zituen eta berak beste inork ez zekien izena zeraman idatzia.
13 Odolez gorrituriko jantzia zeraman, eta izena «Jainkoaren hitza» zuen.
14 Zeruko gudarosteek, liho zuri garbiz jantzirik, zaldi gainean jarraitzen zioten.
15 Zaldizkoaren ahotik ezpata zorrotza ateratzen zen, herriak zauritzeko: burdinazko makilaz gobernatuko ditu. Hark dolarea zapaldu eta Jainko ahalguztidunaren haserre biziaren zigor-ardoa aterako du.
16 Izen bat darama bere jantzian eta bere izterrean idatzia: «erregeen Errege eta jaunen Jaun».