14 Zeruko gudarosteek, liho zuri garbiz jantzirik, zaldi gainean jarraitzen zioten.
15 Zaldizkoaren ahotik ezpata zorrotza ateratzen zen, herriak zauritzeko: burdinazko makilaz gobernatuko ditu. Hark dolarea zapaldu eta Jainko ahalguztidunaren haserre biziaren zigor-ardoa aterako du.
16 Izen bat darama bere jantzian eta bere izterrean idatzia: «erregeen Errege eta jaunen Jaun».
17 Gero, aingeru bat ikusi nuen, eguzki gainean zutik, zeru goian zebiltzan hegazti guztiei ahots handiz oihuka: «Zatozte, bildu Jainkoaren otordu handirako;
18 jan errege, gudalburu eta gudari indartsuen haragia, zaldi eta zaldizkoen haragia, era guztietako jendearen, libre nahiz esklaboen, txiki nahiz handien, haragia».
19 Orduan, piztia ikusi nuen eta munduko erregeak beren gudarosteekin, zaldizkoaren eta honen gudarostearen aurka gudu egiteko bilduak.
20 Baina piztia harrapatua izan zen eta honekin batera sasiprofeta, piztiaren aurrean mirarizko seinaleak eginez, piztiaren marka hartu eta haren irudia gurtu zutenak liluratu zituena; biok, piztia eta sasiprofeta, sufrez sutan dagoen aintzirara jaurti zituzten bizirik.