18 jan errege, gudalburu eta gudari indartsuen haragia, zaldi eta zaldizkoen haragia, era guztietako jendearen, libre nahiz esklaboen, txiki nahiz handien, haragia».
19 Orduan, piztia ikusi nuen eta munduko erregeak beren gudarosteekin, zaldizkoaren eta honen gudarostearen aurka gudu egiteko bilduak.
20 Baina piztia harrapatua izan zen eta honekin batera sasiprofeta, piztiaren aurrean mirarizko seinaleak eginez, piztiaren marka hartu eta haren irudia gurtu zutenak liluratu zituena; biok, piztia eta sasiprofeta, sufrez sutan dagoen aintzirara jaurti zituzten bizirik.
21 Gainerakoak, zaldi gainean eseriaren ahotik ateratzen zen ezpatak hil zituen, eta hegaztiak haien haragiz ase ziren.