Apokalipsia
Kapituluak 20:12-15
Elizen Arteko Biblia
12Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera.
13Itsasoak bere baitan zeuzkan hilak itzuli zituen eta, orobat, Herioak eta Hildakoen Egoitzak, eta nor bere egintzen arabera epaitua izan zen.
14Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota zituzten; suzko aintzira bigarren heriotza da.
15Izena biziaren liburuan idatzirik ez zutenak ere suzko aintzirara jaurti zituzten.