Apokalipsia
Kapituluak 22:4-10
Elizen Arteko Biblia
4Aurrez aurre ikusiko dute eta haren izena bekokian eramango.
5Ez da aurrerantzean gaurik izango; ez dute kriseilu-argirik, ez eguzki-argirik beharko, Jainko Jaunak egingo baitie argi, eta errege izango dira menderen mendetan.
6Aingeruak esan zidan: «Egiazkoak eta fidagarriak dira hitzok». Jaunak, profetak inspiratu zituen Jainkoak, bere aingerua bidali du, laster gertatzekoa dena bere zerbitzariei erakusteko.
7Jesusek dio: «Hara, laster nator. Zorionekoa liburu honetan ematen den Jainkoaren mezua kontuan hartzen duena!»
8Neuk, Joanek, entzun eta ikusi nuen hau guztia. Eta entzun eta ikusi nuenean, erakutsi zidan aingeruaren oinetan ahuspeztu nintzen adoratzeko.
9Baina hark esan zidan: «Kontuz, ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta zure anaia profetak eta liburu honetako mezuari leial eusten diotenak bezalaxe. Jainkoa gurtu behar duzu».
10Eta gehitu zuen: «Ez gorde isilpean liburu honetako mezu profetikoa, beteko den garaia hurbil baitago.