12 Gero, Bildotsak seigarren zigilua ireki zuenean, lurrikara izugarria gertatzen zela ikusi nuen. Eguzkia zurda-oihala bezain beltz jarri zen eta ilargia odola bezain gorri;
13 zeruko izarrak lurrera erori ziren, haize zakarrak astintzean heldu baino lehen pikondoari pikuak erortzen zaizkion bezala;
14 zerua bildu egin zen pergaminoa biltzen den bezala, eta mendiak eta uharteak oro beren lekutik aldatu ziren;
15 lurreko erregeak, handiki eta buruzagiak, aberats eta indartsuak, eta gizaki oro, esklabo nahiz libre, hartzulo eta mendiko haitzarteetan ezkutatu ziren.
16 Eta honela esaten zieten mendi eta harkaitzei: «Eror zaitezte gure gainera eta ezkuta gaitzazue tronuan eseria dagoenaren aurretik eta Bildotsaren haserretik.
17 Iritsi baita haren haserrearen egun handia, eta nor egon zutik?»